Podcast: Play in new window | Download
ETBko kateen eskaintzak aro berri bat hasi zuen pasa den astean. Haurrentzako ETB3 katea jada ez da izango neska-mutikoentzako edukiekin betetako kanal bat, eta kate hori jartzen duen edozein ikus-entzulek ETB1 On katea topatuko du. ETBren erabakiaren aurrean Pantailak Euskarazek sinadura bilketa bat abiatu zuen ‘ETB3 ez itxi’ lemapean. Eta honen inguruan gehiago jakiteko Zebrabidean izan da Alex Aginagalde, Pantailak Euskarazeko bozeramailea.






























