Podcast: Play in new window | Download
Apirilaren 2tik 5era ospatuko da Abadiñon Ernairen Gazte Topagunea. Hitzaldiak, tailerrak, emanaldiak, eta nola ez, musika. Bide horretatik ekingo diogu gaurko elkarrizketari, izan ere, Abadiñon San Blasetan zeudenek, aurtengo abestia entzuteko aukera izan bazuten ere, pasa den ostegunean zabaldu zen abestia, eta atzo iluntzean egin zen aurkezpen ofiziala, bideoklipa kaleratzearekin batera.‘Biharra izan’ izeneko abestia, Arene 6 eta Sua taldeek osatu dute, eta horren ingurun gehiago jakiteko Zebrabidean izan dira Arene 6ko Koldo Rivero eta Ernaiko Maddi Urruzuno.





























