Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako Kultur Kuboan : 19 urterekin, Iruñeko Maitane Azpirozek zirkua ezagutu eta hartaz maitemindu zen eta 2020an « La trapecionista » deitutako kopainia sortu zuen. Iaz, TOPADA dispositiboaren bidez, konpainiak astebete pasatu du Luhusoko Harri Xuri gelan, « Zuhamu » deitutako sorkuntza lantzeko. Maitanek konpainia eta sorkuntzako azken ikuskizuna aurkezten dizkigu eta gorputzarekin duen harremanaz hitz egiten digu …
Merina Gris Donostiar musika taldearen gibilean Sara, Julen eta Paskal aurkitzen ditugu. Beren musika nabarmentzeko, beti mozorrotuta agertzeko hautua egin dute, eta ez dituzte beren abizenak ezagutarazten. Hori bai, anonimoki bada ere, ados dira galdera batzuei erantzutearekin. Hala nola, Paskalekin hitz egin dugu !
Musika : Merina Gris « Mejor », El Dominiko « Etxexuria »
Jatorria / source : Radiokultura






























