Podcast: Play in new window | Download
Ostegun honetan bi astero moduan iritsi zaigu Oinherriren txanda. Gaurkoan ez gara herri baten inguruan aritu, gaurkoan Oinherrik abiatu berri duen proiektu baten inguruan aritu gara Naiara Martin, Oinherriko kidearekin. Pasa den larunbatean Hernanin eman zioten hasiera “Aisia hezitzaile, euskaldun eta inklusiboa elkarrekin eraikiz” proiektuari. Bertan, Euskal Herriko lurralde guztietako herriek parte hartuko dute eta Uda Leku eta HUHEZirekin elkarlanean gauzatuko dute proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiko IDEIAK dirulaguntzari esker. Parte hartuko duten herriak ondorengoak dia: Hernani, Ziburu, Lesaka, Lekeitio, Agurain, Sopela, Markina, Errenteria eta Oarsoaldeako mankomunitatea.






























