Imanol Ituiño eta Metxe Gil · Farolin eta Zaranbolas · 2026.02.03

Mitologia irudikatzeko erronka botako diete aurtengo Aratusteek bilbotarrei. Halaxe erabaki du Bilboko Jai Batzorde Mistoak. Beste behin, umorea, mozorroak eta kaleko festa izango dira nagusi, eta, nola ez, Farolin eta Zarambolas izango dira jaien ikur nagusietako bi. Urtez urte, Bilboko bi aurpegi hauek herriko satira eta umorearen isla izan dira dira, eta aurten ohore hori Imanol Ituiño de Miguel aztia eta Mertxe Gil Goloka antzerki taldeko antzezleari egokitu zaie. Beraz honetaz gehiago jakiteko Zebrabidean izan dira Farolin eta Zarambolas.

Hurrengo podcasta

KULTURKAPSULAK : Oso pozik nago 7 urterekin hartu nuen erabakiaz !

ar. Ots 3 , 2026