Podcast: Play in new window | Download
Duela lau urte joko areto baten aurka protesta egiteagatik Sopelako lau bizilagunen aurkako epaiketa atzeratu egin dute, datarik gabe. Zortzina urteko espetxe zigorra eta 112.400 euroko isuna eskatzen diete. Horren aurrean, egoera salatu eta urtarrilaren 31n Sopelan antolatu den mobilizazioan parte hartzera dei egin du Sopelako 4ekin1 plataformak. Eta honen inguruan gehiago jakiteko Zebrabidean izan da Iker Etxebarria, Plataformako kidea.






























