Podcast: Play in new window | Download
Aurtengoan ere, aldaketarik ez. Baxoa eta Brebeta frogak iazko molde berean egin beharko dituzte 2026an Ipar Euskal Herriko ikasleek. Sehaskak deituta, euskaltzaleek hitzordua dute hilaren 24an, 15:00etan, Baionako Xaho kaian. Horren harira, Baionako Bernart Etxepare Lizeoan izan da ZEBRABIDEA.
Bost lagun izan dira gaiaren inguruan solasean: Jokin Muxika Ugalde, Bigarren Orokorreko ikaslea; Oihana Rilhac Lamerenx, Terminaleko ikaslea; Johane Larre Salaberri, Terminaleko ikaslea; Nahia Etxeberri Lopepe, Terminaleko ikaslea; eta amaitzeko, Asier Arbelaitz Tolosa, Ikasle Ohia, eta 2021ean Baxoako Filosofiako azterketa euskaraz egin zuen 40 ikasleetako bat.






























