Podcast: Play in new window | Download
Frantziar Estatuak 2025eko Euskal Kultur Erakundearen aurrekontuari 30.000 euro gutxiago emanen zizkiola jakinarazi eta hilabete batzuetara, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak 2026an bere ekarpena 50.000 euroan murriztuko duela iragarri zuen abenduan. Eta honen inguruan gehiago jakiteko Zebrabidean izan da Katixa Dolhare-Zaldunbide, Euskal Kultur Erakundeko lehendakaria.






























