Podcast: Play in new window | Download
Azaroaren 21etik, abenduaren 3ra, Ur Taldea Kolektiboak, 32 artisten lanek osatutako erakusketa berri bat aurkeztuko du Donibane Garazin. Ekimen ibiltariaren baitan, seigarren erakusketa da Donibane Garazikoa. Azaroaren 21an estreinatuko da, ostiral honetan, arratseko 6:30tan. Obren salmentatik bildutako dirua HARRERA elkartearentzat izanen da. Eta honen inguruan gehiago jakiteko Zebrabidean izan dira Bixente Gartzia UR TALDEKO kidea, eta Jokin Etxebarria HARRERA ELKARTEKO kidea.






























