TERTULIA: ‘Ciutat morta’ dokumentalaren eraginik gurean irudika daiteke?

2006an Bartzelonan etxe okupatu bat husten ari zirela udaltzaingo bat zauritu zuten. Horren harira, erantzule zirelakoan bost lagun atxilotu zituzten. Joan den astean telebista publikoan eskainitako Ciutat morta dokumentalak ikerketaren akatsak eta lege urraketak agerian utzi zituen, eta ia berriz ireki dute kasua; nahiz eta, azkenean fiskalak esan duen ez dagoela nahikoa froga. Horren inguruan, gurean halakorik gerta ote daitekeen hausnartu dugu Aitor Abaroa eta Ander Perezekin.

Hurrengo podcasta

Etorkizun oparoa duten sektoreak, Imanol Esnaolaren eskutik

ar. Urt 27 , 2015