Bueltan gara peña!! Denboraldi berria, kolore berriak eta hamaika aldaketa. Kortxeak hiru izatetik bi izatera pasa gara eta denboraldi hontan Dani eta Iñigo bakarrik izango gara mikrofonoen atzean. Euskal musika eta Gasteiz eta Arabako musika eszena ardatz izanda jarraituko dugu eta gure kaleak astintzen dabiltzaten taldeak elkarrizketatzen saiatuko gara, aktualitateri buruz informatuta mantenduko zaituztegu eta sekzio bereziak prestatuko ditugu gustoko ditugun estilo, talde eta dena delakoei buruz. Oso ondo izan eta boloetan ikusiko gara!!
P.d. Irailean zehar denboraldiko lehen programa grabatuko genuen Rakelekin bat gure udetaz eta kurtsoa zekarren berrietaz hitz egiten. Programa ez zen uhinetara igo baina aurki bai Ivoox-en zein @hala.bedi weborrian eukiko duzue eskuragarri.






























