PIPERPOLIS: Guda Dantzan taldearekin solasean, “Azkena eta Bogoaz” agur kontzertuaren aurretik

Atsedena hartzera doazen lagunak izango ditugu gaur Piperpolisen: Guda Dantza musika taldea. 2012an sortu zen Uribe Kostan (Bizkaia), eta estilo aniztasuna izan du beti bere ezaugarri nagusietako bat. Urte hasieran iragarri zuten agur esateko garaia heldu zaiela. Orain arte lau disko argitaratu dituzte: ‘Lainoak eta oskarbiak’ (2014), ‘Labarraren ertzean’ (2016), ‘Argibideak’ (2018) eta ‘Esan gabekoak’. 2025ean, agur esateko abestia plazaratu zuten: ‘Egunon’, bideoklip eder batekin lagunduta. Horiek guztiak izango ditugu gaurkoan hizpide.

Azken kontzertuari ‘Azkena eta bagoaz!’ izena jarri diote. Ibilbide oparoa eta nortasun handikoa izan da Guda Dantzarena; bide eta estilo ezberdinak probatu dituzte urte hauetan zehar. Orain, azkena joko dute, eta horregatik gonbidatu ditugu gurera.

Deskargatu hemen.

The post PIPERPOLIS: Guda Dantzan taldearekin solasean, “Azkena eta Bogoaz” agur kontzertuaren aurretik first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

KULTURKAPSULAK : Arkeologiak gure eguneroko bizitzan duen tokiaz …

az. Eka 18 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan