KULTURKUBOA : Plisti plasta Arantxarekin + Euskaltzaindiaren azken argitalpenak …

Aste honetako Kultur Kuboan : « Plisti Plasta! », haur eta familiendako euskarazko kantu-musika diska eta kontzertu-dantzaldi bat da (Alabena konpainiako Arantxa Lannes eta Maider Martineau artistek asmatu eta sortutakoa). Arantxa-k, Alabena konpaniaren azken proiektuak azaltzeaz gain, « Plisti Plasta! » nola sortu den aitortzen dauku.

Emankizun honen bigarren gaia : aurtengo Sarako Idazleen Biltzarrean Euskaltzaindiak plazaratu dituen azken argitalpenak aurkeztuak izan ziren. Aurkezlea : Itxaro Borda. Mintzalariak : Naroa Gorostiaga « Euskararen Erakunde Publikoa », Joseba Sarrionaindia « Txomin Pellenen textu hautaketa », Jabier Kalzakorta « Martin Duc : Erroma eta Jerusalem » eta Jean-Baptiste Coyos « Junes Cazenave-Harigile- Zortzi pastoral berri II » aurkezten.

Musikak : Hertzainak « Aitormena », Plisti Plasta « Esku batez », Le Trio Joubran « Nawwâr ».

Jatorria / source : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Iker Munduate · "Argi zantzuak"

al. Mai 12 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan