KULTURKUBOA : Errekoletoak gunearen bisita + Kantu Berri Bat Gara (Jon Maia)

Aste honetako Kultur Kuboan : Donibane Lohitzune eta Ziburu artean XVII. mendeko « Les Récollets – Errekoletoak » komentu ohia, Arkitektura eta Ondarearen Interpretazio Zentroa (CIAP) bilakatu da. Errekoletoak gune interesgarriaren aurkezpena egiten dauku Cedric Touzaa animatzaileak (Zentroa 2024. martxoaren bukaeran irekia izanen da publikoari).

Ondoren, Donibane Lohitzuneko « Lagun Artean » elkartearekin mintzapraktiketan ari ziren 3 lagunekin solastatu gara : Kattin Mendiburu, Ane Marie Etxegarai eta Joana Lurok, euskararekiko duten harremana azaltzen daukute.

Bukatzeko, Jon Maia bertsolari eta musikariak « Kantu berri bat gara » proiektuaz mintzatu zauku…

Musika : Tommy D’Angelo Con Servantes y su Conjunto « Mejor » (Txile – 1966), Jeff Buckley (Edith Piaf) « Je ne connais pas la fin  »

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

BTN 2x05: Aiora Zulaika 'Pirritx' | Alter egoa

al. Ots 5 , 2024