Zintzilik irratitik Julenen bisita izan dugu

Zintzilik irratitik noizean behin jasotzen dugu Julen Etxegarairen bisita. Opari eta guzti etortzen da, eta gaurkoan ere hala izan da. Bi hitzordu proposatu dizkigu:

  • Martxoak 22, Niessen aretoan: Biersbreakers, Hostoak (Oarsoaldeko taldearen diska aurkezpena), Eraso! (Azken biran daude, 25 urte indoren taldea desegingo da aurten). Oarsomusikak antolatuta.
  • Martxoak 29, Mogambo aretoa: azken Taupada Fest! jaialdia. 10 urte ondoren, Zintzilik irratiaren aldeko jaialdi mitiko hau agurtuko dugu. Gurekin izango diren azken taldeak: ON, Trilita, Las Sexpeares, Chuleria Joder!. Zintzilik irratiak antolatuta

Hurrengo podcasta

Dendetako pertsianen jaitsieraz · Gure tertulia 03.18

ar. Mar 18 , 2025