Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako Kultur Kuboan : Datorren udaberrian, Euskal Herri osoko 40 familia bilduko dituen egonaldi ibiltaria antolatuko da, gurasoen eta haurren euskara gaitasunean eta hizkuntza ohituretan eragiteko.
Egonaldi egitasmo berri hau « Famili’On » deitzen da eta Euskal Herri osoko hainbat egiturak asmatutakoa da.
Deskubri ezazue proiektu honen nondik norakoak 3 partaideek aurkezturik : Eneko Gorri (Plazara kolektiboa), Maddalen Aristegi Sanchez (Ebete kooperatiba ) eta Esther Lakasta Pérez Ilzarde (Dindaia fundazioa).
Musikak : Tapia ta Leturia « Hartzaren Heriotza », Creedence Clearwater Revival « Fortunate Son ».
Jatorria / source : Radiokultura