KULTURKUBOA : Zer gertatzen da itsasbazterrean ? + Euskal Lied Kuadernoa …

Aste honetako Kultur Kuboan : Abbadia eremuan oinarrituta (Kostaldeko Kontserbatorioa), “CPIE Littoral Basque – Euskal Itsasbazterra” ipar eta hego euskal kostalde osoan dihardu. Egitura honek tokiko erakundeekin batera jarduten du euskal kostaldeko naturgune babestuak hobeto kudeatzeko eta sustatzeko.

Jon Frahier, « CPIE Basque Littoral – Euskal Itsasbazterra »-ko ingurumen dinamizatzaile eta hezitzaile euskaldunak, egitura honen helburuak eta funtzionamendua azaltzen ditu eta 2024. urterako 4 ekintza nagusien berri ematen du, « Arrantzaleak Euskal Herrian » erakusketarekin hasita.

Ondoren, Joserra Senperena, pianojoleak eta Maite Arruabarrena, Mezzo sopranoak, euskal idazle batzuen poemak oinarriturik « Lied Kuadernoa » olerki musikatuen diska proiektua azaltzen digute.

Musikak : Radio Tarifa « Rumba Argelina », Dalal Chamali « Ela Jsr Allyl » (Jordania – 1981), Lied Kuadernoa «Begiratu lurrari »

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Nafarroako Hitza - 03.11

al. Mar 11 , 2024