Oihana Goiriena · Pablo Gonzalezi buruz, bere bikotearekin

2022ko otsailaren 26an Polonian atxilotu zuten Pablo Gonzalez kazetaria, espioitza leporatuta. Bi urte pasa dira ordutik, eta epe horretan, ez da denbora soilik pasa: behin behineko espetxealdia zortzi aldiz luzatu diote, inkomunikatuta izan dute luzaz, eta bere epaiketari ez diete datarik jarri ere egin. Esan bezala, bi urteren ondoren, bere ahotsa eta bere testigantza propioa entzun gabe jarraitzen dugu… baina Oihana Goiriena, bere bikotekidea, lan handia egiten ari da bere egoera salatu eta zabaltzeko. Gurean izan dugu gaur. 

Hurrengo podcasta

Patiyoko Atzuak 2×11: Morroxkak, Zarauzko nexka* gaztiak

og. Mar 7 , 2024