KULTURKUBOA : Osasun mentalari buruz kantatzen dugu … (Maskak taldea)

Aste honetako Kultur Kuboan : « Maskak » taldea, 2021 ean “Kakolak” izenpean hasitako proiektu musikala da. Kakolak taldearekin, Itsasutik eta Bidarraitik etortzen diren lagun talde honek, urte bat baino gehiagoz Euskal herriko bestak animatu zituzten kantu internazionalak eta euskaldunak berriz hartuz. Berriki, musikaz pasionatutako betiko lagun taldeak « Maskak » izena hartu du eta haien euskarazko lehen albuma aurkeztu dute (« Buruz Buru » izenekoa).

Betti Albor (gitarjolea) eta Battitt Etchart (teklatu eta bigarren ahotsa) gure estudioetan izan dira « Maskak » taldearen proiektua aurkezteko. Nahiz eta musika giroaren koherentziari garrantzi haundia emaiten dioten, eien kantuetan osasun mentalari buruz abestu nahi dutela aitortu daukute 2 lagunek.

*emankizun honetan Maskak taldeko « Buruz Buru » diska berriko 3 kantu deskubritzeko parada izanen duzue : « Ekin ala Gabe », « Buruz Buru » eta « Bere eskutan narama ».

Beste musikak : Txuma Murugarren « Bizitza zoragarria », Attuli « Ene izar maitea »

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Aurkezpenak eta iragarpenak nagusi izan dira bideojokoen munduan otsaileko azken egunetan

al. Mar 4 , 2024