KULTURKUBOA : VENIL taldea + « Kakolkeriak » (2022. azken emankizuna !) …

Aste honetako Kultur Kuboan : Txomin Urriza, Baionako gitarjoleak, unibertso musikal batetik besterat pasatzeko ohitura du, bere lagunekin aritzen den 4 talde desberdinetan : “Kuma no motor”, “Bazka”, “Orbel” eta “Venil”. “Venil” taldearen azken sorkuntza (« MY FEARS ARE NOT STRONG ENOUGH TO SAVE ME » diskoa eta filma) aipatzeko gonbidatu dugu gure estudioetarat. Nahiz eta egiten duen musika iluna iduritzen ahal den, alaitasunez egina dela azaltzen digu Txominek.

Bestalde, 2022 urteko azken KulturKuboa izanki, udazkeneko emankizunetan egin ditugun hutsak eta kakolkeriak berreskuratu ditugu (orai arte hedatu gabekoak!) zuekin partekatzeko … irria aseguratua !!!!

Musika : Venil « M E », Isobel Campbell & Mark Lanegan « Seafaring song ».

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

«Astarkeria bat da Etxeko Animaliak Babesteko Legea»

al. Abe 19 , 2022