LANAREN EKONOMIA: Laborarien borrokak norabide agroekologista behar du

Azken asteetan nekazariek eginiko protestak aztertu ditugu saioan. Ines Agirreazkuenagak asteko agenda sindikala ekarri digu, Gorka Menendez laboraria eta EHU-ko Botanika irakaslea izan dugu solasaldia abiatzeko. Aurreko saioan klima aldaketaren ondoriozko Euskadi Tropikala aztertu zuen, eta gaurkoan nekazarien protesten inguruan jardun du. Ondoren, nekazaritzaren gatazkaren beste ikuspuntu garrantzitsu bat emateko Nerea Arrizabalaga izan dugu. Ekoizlea da Itziarreko Doniene baserrian, eta Egurra Eta Kandela taldeko bozeramailea. Egurra Ta Kandela baserritar kolektibo agroekologikoa da eta eredu agroekologikoa planteatzen du «hondamendi ekologikoari» eta «kapitalismoaren krisiari» aurre egiteko eta helburu horrekin deitu zien protestara Gipuzkoako Foru Aldundiaren parean aurreko astean, dozenaka pertsonaka bilduz.

Saioa bukatzeko, Euskal Herritik haratagoko irakurketa eman du Jenofa Berhokoirigoin Argiako kazetariak. Azken astekarian argitaratutako artikuluan. 

Deskargatu hemen.

 

The post LANAREN EKONOMIA: Laborarien borrokak norabide agroekologista behar du first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

KULTURKAPSULAK : Lurra lantzea bikote dantza bat bezala da !

og. Ots 22 , 2024