LANAREN EKONOMIA: Euskadi Tropikala klima aldaketaren ondorioa da

Rakel Andrés Hordagoko kazetaria ingurumenaren, landa-munduaren, ekologismoaren eta klima-aldaketaren inguruko gaiak jorratzen ditu bereziki. Joan den asteburuan Otro enero muy cálido’: ¿hacia una” Euskadi Tropical erreportajea argitaratu zuen. Azken hilabeteetako tenperatura altuak joera batetik datoz, ohi baino tenperatura altuagoak dituzten egun eta astak bizitzen ari gara. Klima aldaketaren gaiarekin jarraituz, Gorka Menendez, gazte nekazaria eta botanika irakaslea EHUn, klima aldaketak Euskal Herriko ekosisteman dakartzan joera eta arazo nagusiak aztertu ditugu, gure elikaduran eta bizi kalitatean duten eragina aztertuz.  Argiako atalean, Roser Espelt Alba ekonomialaria marxista izan dugu, Universitat Oberta de Catalunyatik datorkiguna, dagoeneko Catalunyako Seminari d’Economia Crítica Taifako kidea eta ELAko Negoziazio Kolektiboko eta Industria-politika bulegoko kidea. Agerian utzi ditu ekonomia eta krisi ekosozialaren loturak eta haien krisien aurkako neurrien inguruko hausnarketa batzuk egin ditu.

Deskargatu hemen.

The post LANAREN EKONOMIA: Euskadi Tropikala klima aldaketaren ondorioa da first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Egonarria 2x05: Laranjak, limoiak...zitriko uztak posible dira Euskal Herrian? I Mirene Begiristain eta Leire Ibarretxe

og. Ots 8 , 2024