KIROL ESKIROL: Bizikletaren gainean egin dugu bidaia

Bizikletaren gainean egin dugu bidaia, eta mundu urrunak gerturatu.
Urtekaria proiektuaren gidari den Jabi Bodegas txirrindularitzaren Wikipedia bizia izan dugu bisitan eta Jabotxa Fernandez lagunak, “Nazioen Tourra” liburuaren aitzakian, identitatea-bizikleta-kazetaritza kontzeptuen azterketa egin du.
Ziortza Villa txapeldun handiaren loria ere zabaldu dugu, iraupen luzeko karrerista mundiala baita GURE gorliztarra; Europako lehena, munduko laugarrena.
Aerobik irakasleak, Joseba Santxoren ahotan Antsonekoa indartsuaren jazoerak, Maite Sarasolaren bertsoak, Kolitza mendiaren zeharkaldia…. Eta musika, musika ona.

On egin

Izan eskirol (ala kirol)

Deskargatu hemen.

The post KIROL ESKIROL: Bizikletaren gainean egin dugu bidaia first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

ZORIONAK HALA BEDI <3

ol. Aza 17 , 2023