KULTURKUBOA : « a.k.a. TRIGGER »en Txelo soinua + « NexGraff »en horma-irudiak

Aste honetako Kultur Kuboan : Eñaut Zubizarreta Mendieta (a.k.a. TRIGGER) Leintz-Gatzagako Txelojolea da. 20 urtez tresna hau « modu akademikoan » ikasten ibili ondoren, beste giro musikaletarat abiatzea ausartu da azken 5 urteetan. 2021ean « POLIEDRO Vol. I » deitutako diska-liburua aurkeztu zuen.

RAP musika, flamenkoa, punka, teknoa bai eta herri musikak txeloarekin nola uztartzen ahal diren deskubriarazten dauku Eñautek.

Ondoren « Point de Vue » izeneko street art festibalaren kari, Nextor Otaño « NexGraff » gipuzkoar grafista margolariarekin mintzatzeko parada izan dugu. Graffitien mundutik horma-irudietarat nola pasatu den aipatzeaz gain, Baionako Zizpa Gaztetxearen pareta haundiaren margoa nola sortu duen azaldu dauku

Musika : The Kopy Kats « Walkabout long Chinatown » (Ginea Berria -1969), Kurt Cobain (AI) « Everlong »

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Enara Chimena · ADA elkartea

al. Aza 13 , 2023