KULTUR KAPSULAK : Zer eraman genezake Uharte batetarat ? … (Pier Paul Berzaitz – Philippe de Ezcurra)

Emankizun hunen helburua xinplea da : musikari edo talde baten ibilbidean eta filosofian sartu eta aldi berean haien kanta batzuk deskubriarazi.

« Uharte bat » deitzen da 2022 udazken honetan Pier Paul Berzaitzek aurkeztu duen diska berria. Lan honen berezitasun nagusienetariko bat Philippe de Ezcurraren partehartzea izan da, zeren eta  akordeoia jotzeaz gain, moldaketa eta ekoizpen musikala segurtatu ditu baitaere.

Kolaborazio berri hau baliatuz, Pier Paul Berzaitz eta Philippe de Ezcurra elkartu ditugu solasaldi goxo batendako, eiek aukeratutako kantuak aurkezten dituztelarik …

Musika : Pier Paul Berzaitz « Uharte bat »

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

ADI - Grrrl Gang! Indonesiako Spunkyak!

az. Ira 27 , 2023