KULTURKUBOA : Hegaztien argazkiak + Axularren « Gero » itzulpena + Harizko Zubiak …

Aste honetako Kultur Kuboan : Naturari berriz konektatu, hona Martin Barandalla argazkilariaren asmoa. Bere haurtzaroan irakurritako indiarrei buruzko liburu bati esker, hegaztien lumeri hasi zen interesatzen. Geroztik, arranoen eta orkatzen jarrerak eta naturak eskaintzen dituen paisaiak finkatzen ditu bere argazki tresnaren bidez …

Bestalde, Uztaritzekoa den Xabi Castorene erakasleak, hizkuntzekiko eta literaturekiko zaletasun haundia duela onartu dauku. Duela 10 urte, Axularren «Gero» elberri famatua frantsesez itzultzen hasi zen eta berriki bere liburuaren itzulpena argitaratua izan da Maiatz argitaletxean.

Eta bukatzeko, Harizko zubiak, hona Hibai Etxebarria musikari eta abeslariak ateratutako disko berriaren izena. Bere ibilbidea azaltzeaz gain, kantuen hastapena,forma eta prozesua azaltzen dauzkigu Hibai Etxebarriak…

Musika : Antton Valverde « Asaba zarren baratza », Led Zeppelin « Ramble on »

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

SOINUGELA: Joe Gibbs (eta III), Spencer Wiggins, Aurtengo kantuak, “Guybo” Smith

ar. Mai 2 , 2023