LANAREN EKONOMIA: Larrialdi klimatikoari aurre egiteko estrategiak

Ohikoa denez, agenda sindikalarekin deialdiekin abiatu da Lanaren Ekonomia saioa. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko estrategiak aztertu ditugu, lanketa monografikoei jarraipena emanez. Hasteko, Jenofa Berhokoirigoin Argiako kazetaria elkarrizketatu du Maitane Jaiok klimaren auzian ultra-aberatsek jarraitutako estrategiari buruz: kapitalismo berdearen bideari jarraituz etekinak lortzen jarraitzeko modua asmatu dute. Are gehiago, klimaren erronkan gakoa enpresa pribatuak, ez estatuak direnaren mezua zabaltzen ari dira.

Gero, Ines Agirreazkuenagak garraioaren eta mugikortasunaren inguruko gaiari heldu dio, Alfonso Riosek Hordagon argitaratutako artikuluari tiraka. Lan-mugikortasunaren esparruari helduta, aldaketa klimatikoaren ondorio latzak ekidite aldera kutsadura jaisteko eta bizi kalitatea hobetzeko hartu diren neurriak izango dira aztergai gaurko saioan.

Saioa bukatzeko, Estitxu Eizagirrek Argian aldizkariaren gehigarri den azken Larrun #282-ko aurkezpena egin digu, energia berriztagarriak martxan jartzeko estrategiak aztertuz. Txosten honetan, gaiaren inguruko ahots asko batu ditu Eizagirrek, erregai fosiletan oinarritutako sistema kutsatzailea alboratzeko bidea marraztuz. Zeintzuk dira energia trantsizioa egiteko aukerak? Zeintzuk dira horren inguruan sortzen diren eztabaida nagusiak?

Deskargatu hemen.

The post LANAREN EKONOMIA: Larrialdi klimatikoari aurre egiteko estrategiak first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Ratzenoff 178

az. Mar 1 , 2023