Gipuzkoa-Akitaniako prostituzioaren epizentroa da Irungo hiria

ARRATS elkarteak Gipuzkoako bigarren hiri populatuenean, Irunen egin duen prostituzioari buruzko azterlanak bazterrak harrotu ditu. 100 pertsona baino gehiagoren testigantzak, kezkak eta nahiak bildu dituzte. Eta ondorioztatu dutenez, . Horretan diharduten gehienak 31-45 urteko Latinoamerikako emakumeak dira, eta ukatuak zaizkien eskubideen ondorioz, askotariko diskriminaziora kondenatuak daude.  Irungo Udaleko Berdintasun arloak enkargatutako azterlanak itzalpean dagoen errealitate bati fokua ezarri dio aurreneko aldiz. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak duela zenbait urte 30 bat prostitutaren lagin batekin egin eta, ondoren, iragarri ez zuen azterketaz haratago, lehendabiziko aldia baita horrelako azterlan bat egiten dela. Koldo Nausia kazetaria, Miren Etxebesterekin, Irungo Udaleko Berdintasunerako ordezkariarekin mintzatu da txosten honi buruz.

Hurrengo podcasta

Laurel Aitken ardatz duen atala

ol. Ots 17 , 2023