LANAREN EKONOMIA: Lan erreforma eta osasunaren pribatizazioa aztergai

Espainiako Gobernuaren lan politikak aztergai izan ditugu gaurko Lanaren Ekonomia irrati saioan. Hasteko, UGT-Euskadiko Berdintasun, Politika Sozial eta Aniztasunerako Idazkaria, Xuria Artza, elkarrizketatu dugu, Nicolas Redondo sindikatuko buru historikoaren heriotzatik abiatuta gobernu-politika eta sindikalgintzaren arteko harremanak aztertzeko. Bestetik, Andrea de Vicente EHUko Lan zuzenbideko irakaslea izan da gurean, lan erreformaren gabeziak eta aurrera pausuak aztertu ditugu berarekin, baita rider legea edo kontratazio irregularraren inguruko aldaketak ere. Bukatzeko Gorka Peñagarikano kazetaria izan dugu gurekin, Osakidetza eta, oro har, osasun publikoa pribatizatzeko joeraz hausnartzeko, baimendu duten legeetatik abiatuta. Ondoren, pribatizazio honen ondorioez aritu gara, hainbat esparru aztertuz.

Deskargatu hemen.

The post LANAREN EKONOMIA: Lan erreforma eta osasunaren pribatizazioa aztergai first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

KULTURKAPSULA : Jon orain « Tom Hématome » deitzen da !

az. Ots 15 , 2023