Sarean Zehar #346: [Aipatu duzun pertsona hori berri gehiago ematen ditu]

Euskaraldia eta Euskararen Nazioarteko eguna pasata, saio honetan berriaren atala pixka luzetxoa geratu zaigu. Gaurko honetan saiatuko gara berriro ere Twitterri buruz gehiegi ez hitz egiten. Horretarako, Europar Batasunak ekartzen dizkigun berriak aipatuko ditugu, hala nola, 5G konexioa hegaldietan baimenduki dela eta bere satelite bidezko Interneta martxan jarri nahi duela. Bestalde, datu prozesamendu zentroek sortzen duten kutsadurari buruz hitz egingo dugu. TituLOL baino lehen hiru berri formatu txikiagoan aipatuko ditugu: Debekua. New Yorkeko estatuarena kriptotxanponengan; Harpidetza, Mercedesek martxan jarriko duena bere auto berrietan ezaugarri batzuk aktibatzeko, eta Komisioa, PayPal kobratuko duena erabilerarik gabeko kontuei.

Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin jorratzen dituena.

Deskargatu hemen.

The post Sarean Zehar #346: [Aipatu duzun pertsona hori berri gehiago ematen ditu] first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Trini Fox x 1

ar. Abe 6 , 2022