Zintzilik irratia 38 urte bizirik

38 URTE… EZ DIRA EZER!!

Zintzilik irratiak, Oreretako irrati libreak, 38 urte beteko ditu udazken honetan. Udazken beroa zentzu guztietan. 38 urte korrontearen kontra arraunean.

Haizea eta marearen aurka. Krisian… beti krisian… . Errepresio zuzena izan ez denean, zeharkakoa izan da… mehatxuak… isunak… Eta orain pandemia batek… orain gerra batek Europan… baina hemen
jarraitzen du… 38 urte geroago… irismen gutxirekin, indar gutxirekin… baina bizirik…

Denboraldi berriaren aurkezpena urriaren 19an, larunbata, izango dugu
eta bertan hiru musika talderen emanaldia izango dugu:

-OKI MOKI (Working class pop – Getaria)

– ASTELEHEN GOIZAK (Rock gogor erantzun – Oiartzun)

– AFU (Sound Ekosistema – Barañain)

Jaialdia Errenteriako Niessen Kulturgunean izango da 19:45etik 00:00era.
Sarrerak zuzenean aretoaren sarreran salduko dira 19:45etatik aurrera,
eta eskudirutan bakarrik ordaindu ahalko da.

Hau guztiaz aritu gara Zintzilik irratiko Bellotarekin. Entzun hemen!

Hurrengo podcasta

Blind Guardian alemaniarrak bueltan dira

al. Aza 21 , 2022