Antzerki Etxea etab… #002 – Antzerkia eta Formakuntza

Kaixo guztioi,

Gaurko programan gure taldekide dan Javi Burgosen ahotsa lehenengo aldiz entzuteko plazerra izateaz gain, Dantzerti-ko (Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola) idazkari eta dantza irakasle dan Josu Garate, eta bertako azken mailako ikasle dan Luix Mitxelenarekin izandako elkarrizketetan hitz egindakoa plazaratu dogu. Horretaz gain, Amaia eta Pedrok beraien antzerkilari ibilbidian zehar jaso ditxuen formakuntzetaz eta beraien esperientzia pertsonalaz hitz egin doskue.

2 aste barrura arte!

Hurrengo podcasta

XTP #055 Iturrira Bartolo

az. Aza 9 , 2022