Beranduegi 3×1: Ilargiko topagune kapitalista

Hirugarren denboraldiko aurrenekoa. Kevinek hitza emana zuen ez zuela mihia gehiegi astinduko, baina uda oso aberatsa izan du intelektualki, eta ganbaran gordea zuena herri xeherari helarazi behar zion. GKS, Kimua, Basoa, Herri auskalo zer, ilargiaren existentzia ukatzen duen tio Tomasen airnb berezia… hamaika topaketatan ikastitakoak aletu dizkigu, aletu ditugu, saio kapitalista honetan. Podcasteko artaldeari oharkabean pasa zaion datu bat ere ezagutu dugu: Txillardegiren betaurrekoak ziren gauza oso sexia.

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.

Hurrengo podcasta

SOINUGELA: God Save the Queen, Vangelis, Ronnie Hawkins, Bob Neuwirth, Alan White, Jamaika independentea

lr. Ira 17 , 2022