Beranduegi 3×6: Sexua gratis (1. atala)

Aste honetako saioa honela laburtu du Beranduegiko kide batek: “Irudian jarri hippie batzuk-edo biluzik. Zeren bai, Kevinek ikastaro zelebre batzuetan parte hartu du asteburuan”. Ez dugu azalpen gehiago emango, entzun eta ea!

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.

Hurrengo podcasta

Euskaraldiaren erdian gaudela aprobetxatuz, aste honetan reggaea EUSKARAZ!

ol. Aza 25 , 2022