Sarean Zehar #340: [Udako oporrak, ziberseguruak!]

12. denboraldiko azken saioan, udako lehen berriak errepasatu ditugu Borjarekin. Besteak beste, Elonek Twitter erosi nahi ez duela eta zerbitzu digitalen Europako lege berriak aipatuko ditugu. Ondoren, gure elkarrizketan Basque CyberSecurity Center ezagutuko dugu, Eriz Lopeteguiren eskutik. Berarekin erakunde honen jatorriei buruz hitz egingo dugu, bere funtzio eta zerbitzuei buruz eta zibersegurtasunari dagokionez gaur egun bizi duen egoerari buruz.

Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

Deskargatu hemen.

The post Sarean Zehar #340: [Udako oporrak, ziberseguruak!] first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

`Latin House´ean entzun beharrekoak

ar. Uzt 19 , 2022