Nikole Ziarrusta (Ernai): «LOSU lege honek zilegiztatzen du unibertsitateko erabakiguneetan enpresa pribatuak egotea, eta horrela unibertsitateen merkantilizazioa bultzatzen dute»

Unibertsitateko Elkarbizitza Legearen eta LOSUren aurka mobilizatzera deitu zituzten  Ernai eta SEPCk.

Manuel Castells Espainiar Gobernuko Unibertsitate Ministroak bultzatu nahi dituen bi legeren aurka agertu dira Ernai Gazte Antolakundea eta SEPC Herrialde Katalanetako Ikasle Sindikatua. Elkarbizitza Legea eta Unibertsitate Sistemaren Lege Orokorra dira ezartzeko prozesuan dauden bi legeak, eta hauek izango dituzten ondorio kaltegarriak salatu dituzte.

Nikole Ziarrusta Ernaiko kidearekin hitz egin dute Hizpidean, eta berak azaldu dizkigu haien salaketa eta aldarrikapenak. Lege hauekin salatu dute enpresa pribatuak are gehiago sartuko direla unibertsitateetako erabaki esparruetan, ez dela pausorik ematen euskara sustatzeko, eta unibertsitateen elitizazioak aurrera jarraituko duela. Bestalde, ikasleria antolatua desaktibatzeko eta zigortzeko erabiliko direla ere salatu dute.

Nikole Ziarrusta Ernaiko kidearekin hitz egin dute Halabedi irratiko Hizpidean, eta berak azaldu dizkigu haien salaketa eta aldarrikapenak. Lege hauekin salatu dute enpresa pribatuak are gehiago sartuko direla unibertsitateetako erabaki esparruetan, ez dela pausorik ematen euskara sustatzeko, eta unibertsitateen elitizazioak aurrera jarraituko duela. Bestalde, ikasleria antolatua desaktibatzeko eta zigortzeko erabiliko direla ere salatu dute. Entzun hemen!

 

Hurrengo podcasta

[37]

ar. Abe 21 , 2021