KIROL ESKIROL: Igerilekura egin dugu salto

Kirol Eskirolero maiteok, gaurkoa izan da aurtengo (2021eko) azken kirol-bala Bilbo Hiria irratian. WATERPOLO kirola aztertu dugu itzal handiko partaideekin: Jon Joseba Renteria lankidea Davide Cherci italiar jatorriko lekittarrarekin egon da, Jone Fernandezek Naia Duran Bartzelonan ari zaigun iruñearrarekin egoteko aukera izan du eta Galder Perez eliteko lagunak ere bisita egin digu. Tertuliaren zentralitatea Jon Lopez entrenatzaile ohiak hartu du, waterpolo munduan urte luzean ibilitakoak; egun, Leioa clubeko koordinatzailea denak sekretu handiak azaleratu ditu.
Waterpolo munduan, mugitu uretan!

Deskargatu hemen.

 

The post KIROL ESKIROL: Igerilekura egin dugu salto first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

POTTO: Xilaba final handia aztertu dugu

ol. Abe 3 , 2021