Lanaren Ekonomia: Uraren negozioa eta batxilergoko ekonomia eskuliburuaren kritika

Ikasturte berriari ekin diogu Lanaren Ekonomiako lantaldean, beste urte batez Ekhi Etxebarria, Maitane Jaio, Jon Bernat Zubiri eta Endika Alabort arituko gara hamabostero ekonomia kontuak azaltzen. Gaurkoan ere sindikal agendarekin abiatu dugu saioa. Ondoren, Iratxe Arriolarekin berba egin dugu, bera Ea-ko alkatea da, eta 2011-2015 agintaldian Busturialdeako Ur Patzuergoaren lehendakaria izan zen. Ura giza eskubidea da, eta Nazio Batuen Erakundeak eskubide hori aintzatetsi zuen 2010ean. Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoa gero eta urrunago dago tokikotik eta egitura oso urrun du udal eta eskualde eskalatik, ur zerbitzua negozio gisa ikustea salatzen du Arriolak. Finantzaz Haratago erakundeak ikerketa abiatu du batxilergoko ekonomia eskuliburuaren kritika  eginez, eta azterketaren berri ekarri digu Maitane Jaiok. Saioa bukatzeko, David Hoyos batu zaigu, eta berarekin Abiadura Handiko Trenaren inguruko ikerketa izan dugu hizpide, izan ere, ondorioztatu dute proiektua ez eraginkorra, injustua eta jasanezina dela.

Deskargatu hemen.

 

The post Lanaren Ekonomia: Uraren negozioa eta batxilergoko ekonomia eskuliburuaren kritika first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

HAUS OF BEATS 276

al. Urr 18 , 2021