AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA | Putzuzulo Gaztetxearen desalojoa eta Ahoztar Zelaieta

Kaixo entzule!

Hasi dugu denboraldi berria eta igande honetarako ere irratsaio bikaina prestatzen gabiltza. Alde batetik Putzuzulo Gaztetxearen desalojoaz arituko gara, igandean bertan izango den batzar irekiko grabaketak eskeiniz. Eta bestetik, gure kolaboratzaile izarra den Ahoztar Zelaietaren kolaborazioa izango dugu, “Zaldibar, zona zero” liburuaz eta abarrez. Gogoratu, datorren astelehenean, urriak 26, 19:00etan Ahoztarren liburu berriaren aurkezpena izango dugula Gaztetxean bertan.

Beraz badakizu, igandean, piztu irratia eta sintonizatu FMko 99.3 frekuentzia askea!

Hurrengo podcasta

Kera Deia | Primus x 2

al. Urr 26 , 2020