11 Ispilu: Lust for life (Iggy Pop) #bertsioak

Iggy Pop  kantaria izan du hizpide Rafa Ruedak. ggy Popen jatorrizko izena James Newell Osterberg, Jr. da eta, James Newell Osterberg berari bezalaxe, berritzaileen ohorezko tokia gordetzen zaio punk rock munduan. 60ko hamarkada bukaeran eta 70eko hasieran The Stooges taldearen abeslari eta lider izan zen. Ospe handia lortu zuen banda honek bere zuzeneko aurkezpenetan, Iggyk eszenategitik publiko gainera salto egiten zuenean, edo haragi gordina eta kakahuete manteka erabiliz bere gorpua igurtzitzen zuenean. Botilak hautsi eta beiraz zartatzen zuen bere burua eta asko izan ziren ondorengo urteetan handia zen Iggy txikiaren bihurrikeriak errepikatu zituztenak. Bertsioak Bad Livers, NY Loose, TWICH, J2&Nicole Atkins eta Son of Dave.

Deskargatu hemen.

 

The post 11 Ispilu: Lust for life (Iggy Pop) #bertsioak first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

EGUN ERO KANTUZ - Patxi Miranda

al. Api 26 , 2021