IRRATIEN TARTEA | Aferak bertso dinamikaren IV. edizioa eta Prest! aldizkariaren 20. urte betebetetx

Bizkaialdeko berriak jaso ditugu 97 irratiko Patxi Gaztelumendiren eskutik.

Gaur Deustura goaz, alde batetik, Elorri bertso eskolak eta Deustuko Herriko Tabernak Aferak bertso dinamikaren laugarren edizioa antolatu dute. Pandemiak antolaketa baldintzatuta, aurten, Deustuko Bidarte Udaltegian izango dira saioak. Apirilaren 12, 21 eta 28an eta maiatzaren 5ean eta 12an izango dira saioak arratsaldeko 19.00etan beti. Pandemia dela eta, musukoa jantzita kantatu beharko da, eta aforoa eta segurtasun distantziak mantendu beharko dira.

Bestetik, Deustualdeko Prest aldizkariak martxoan 222. zenbakia argitaratu du. Zenbaki berezia izan da aurtengo martxokoa, izan ere aldizkariak 20 urte bete ditu. 2001. urtean argitaratu zuen lehen zenbakia azalean Deustualdeko leku bat agertuta. 20 urte ez dira gutxi euskarazko herri aldizkari batentzat, eta horregatik oraingoan zenbaki berezia egin dute. Entzun hemen!

Hurrengo podcasta

ARGIA AURRERAPENA | Dom Campistromi elkarrizketa, Eurokoparen inguruko erreportajea eta Analisia, Arrakal ederra Jakobismoan

og. Api 22 , 2021