Jokin Murua gabiriarra batu zaigu asteko bertsolaritza tartera

Bertsolaritza tartea astebururo zabaltzen dugu gurean, eta oraingoan ere ez gara gutxiago izan gonbidatu bat Ataun irratiaren uhinetara batzerako garaian. Goierrin geratu gara eta Gabiara salto eginik, Jokin Murua bertsolariarekin aritu gara kontu-kontari bera gehiago ezagutu eta bertsolaritza munduan duen ibilbidea ere errepasatu ahal izateko. Artista galanta dugu Murua eta plazer hutsa izan da bere izan ‘Ostiraltxo’ saioaren minutuetan entzun izatea.

Hurrengo podcasta

Hiru kortxea : BRAULIO taldeari elkarrizketa

ol. Api 9 , 2021