Gorka Lizasok M-Clan taldearen kantuak ekarri dizkigu gaurkoan

Hilabeteko lehen ostiralez, Gorka Lizaso gerturatu zaigu guregana bere kolaborazioa eskaintzera eta beste behin ere ez digu inolako hutsik egin. Kantu paregabeak gogorarazi nahi izan dizkigu artistak eta gure oroimenean ondo baino hobeto gordeak genituenei hauts pixka bat kendu eta berriro ere martxan jartzen lagundu digu. 1993.urtean Murtzian sortutako ‘M-Clan’ banda izan du hizpide oraingo honetan gure kolaboratzaile handian, hilabeteroko bere 30 minutuak ondo baino hobeto aprobetxatzen jakin duelarik. Oraintxe bertan burura datorkizun kantu hori ere noski, ez gara entzun gabe geratu!

Hurrengo podcasta

Eneritz Artetxe ‘Erniarraitz’ bertso eskolako kidea izan dugu gurean

ol. Ots 5 , 2021