PIPERPOLIS: Haizea Martiartuk Folketik Jazzera Ensemble diskoa aurkeztu digu

Gaurkoa jazz doinuak izan dira protagonista. Haizea Martiartu saxofoi jolea izan da gurean. “Folketik jazzera Ensemble” lana izan dugu entzungai. Euskal abesti tradizionalen doinuak jazz musikara ekarri ditu markinarrak bere lehen diskoan. Zortzi urte zituenean hasi zen saxofoia jotzen Haizea Martiartu. Martxoaren 10ean Arriaga antzokian eskainiko du lehen aurkezpen kontzertua. Denetara bi urte eman ditu Haizeak  proiektua prestatzen: kantak erabaki, bederatzi musika tresnarentzat konposizioak sortu, moldaketak egin Kanta bakoitzak euskal doinu bat du, eta melodia ezagun horren azpitik bederatzi musika tresnarentzako moldaketak egin ditu.

Deskargatu hemen.

 

The post PIPERPOLIS: Haizea Martiartuk Folketik Jazzera Ensemble diskoa aurkeztu digu first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Accidente taldeko kideak ZarataZarautzen

az. Mar 3 , 2021