Podcast: Play in new window | Download
Harpidetu: Google Podcasts | Email | RSS | More
Ultzamaldeko herritar desberdinak gonbidatzen ditugu ostiralero Esan Erran irratiko estudiora, Egun Ero Kantuz saiora. Haiek aukeratutako hamar kantuen bidez, haien bizitzen eta historiaren errepaso musikatua egiten dugu. Lizasoko (Ultzama) Virginia Gerendiain Goñi izan dugu gaurko Egun Ero Kantuz saioko protagonista. Ultzaman jaio eta hazia, duela zenbait urte Orokietara (Basaburua) joan zen bizitzera, bikotekidearekin eta umeekin. Bere bizitzako hamar kantuen zerrenda ekarri digu… oso anitza, portzierto!