A desalambrar : O-02 Nazio askapen borrokak,migrazioak, erresistentzia eta garaipen antifaxistak!

Hasteko, Ane Lopez izango dugu solaskide, migrazioa Europan mintzagai dugula, muturreko bizipen hauen arrazoi politiko zein sozialak hausnartzeko asmotan.

Memoriarekin jarraiki, 1943ko otsailaren 2ko sobietar armada gorriaren garaipena ekarri nahi dugu gogora Abestiaren erradiografiarekin. Naziak atzera egitera derrigortuko zituen Stalingradoko batailaren garaipena goraipatzen duen Sestaoko Sobieht taldearen Vasili abestia aurkeztuko digu Iñakik.

Ostean, Irlandara joko dugu, Blody Sunday edo Igande Odoltsua deritzona gogora ekartzeko asmoz Izaskun Goienetxea elkarrizketatuko dugu, Derryko sarraskiak 49 urte bete berri duen honetan.

Kolaborazio formatu berri bat dakargu gaurkoan. Internazionalismoaren Historia Laburra izenburua daraman hamar ataletan banatutako bilduma. Formakuntzarako ezinbestekoa dugun historia ezagutzeko aukera paregabe honetan, herrien eta herri langileen arteko elkartasun internazionalistaren errepasoa eskeiniko digu Leirek, Iñaki Gil de San Vicenteren arkatzari esker.

Bukatzeko gaurko Hitzak tartetxoan Mairéad Farrell militante eta borrokalari irlandarraren aipu bi eskeiniko dizkizuegu, bere omenez sortuko zen abesti herrikoi eta ederrarekin batera.

Hurrengo podcasta

Addar x 1

az. Ots 3 , 2021