Adesalambrar 2016ko Abenduaren 20a

Aurtengo azkena izango den Adesalambrar honetan, asteko kronikaren atala minimora murriztu dugu, programaren gainontzeko edukiei denbora gehiago eskaini ahal izateko. Izan ere, bi elkarrizketaren bitartez Herrialde Katalanetan bizi duten egoera jorratu dugu. Alde batetik, Jordi elkarrizketatu dugu, Endavant-eko kidea, joan den astelehenean espainiako erregearen argazkiak erretzeagatik atxilotu zuten lagunetako bat. Bere esperientzia kontatu digu eta burutu zuten ekintzaren testuingurua. Ondoren, Marc izan dugu telefonoz bestalde, Herrialde Katalanetako Itaca erakunde internazionalistako kidea. Marcek egoeraren analisi sakona egin digu, baita prozesu independentistaren ikuspegi kritiko bat plazaratu.

Azkenik, Guillermoren kolaborazioa jaso dugu, 2016.urteak utzi dizkigun bi gertakari jorratu dizkigularik: Brexit-a eta Trumpen garaipena. Bi gertakariok erlazionatu eta klase-dominantearen barne gatazka gisa aurkeztu dizkigu.

Hurrengo podcasta

BERBENIR- Curtis etabar

ar. Abe 20 , 2016