Hesian taldeko Zuriñe Hidalgok taldearen agurraz hitz egin digu

Urtarrileko azken ostiralari dagokionez, Euskal Herrian oso ezagun izan dugun talde baten inguruan aritzea pentsatu dugu, Hesian taldearen inguruan zehazki. Duela astebete izan genuen beraien agurraren berri eta sinetsi ezinik geratu ginen mezuari, erantzun bat jartzea pentsatu dugu ostiraleko gure magazinean Zuriñe Hidalgo, taldeko abeslaria elkarrizketatuz. Berarekin solasaldi paregabea izateko aukeraz baliatu gara taldearen hastapenetatik gaur egun arteko ibilbidea errepasatuz.

‘Betizu’ taldean ekin zion Hidalgok abeslari izateko ibilbideari eta ordutik zenbait kanturi ahotsa jartzen topatu dugu. Ez nolanahiko ahotsa gainera, izugarrizko indarra du artistak eta txundituta uzten gintuen kantuan aritzeko zuen abileziarekin. Oso gustura aritu gara berarekin kontu-kontari eta agur honek triste utzi baldin bagaitu ere, urte hauetan utzitako doinuak gogoratzen jarraituko dugu Ataun Irratian.

Hurrengo podcasta

Txibierroak Uluka # Gastrofoniak (lehen atala)

lr. Urt 30 , 2021