LANAREN EKONOMIA: Oinarrizko jarduerak indartzeko erronka

Lanaren ekonomia tartea sindikal agendarekin abiatu dugu, Ekhi Etxebarriak datozen asteetan egongo diren ekintzen errepasoa ekarri digu. Endika Alabort eta Maitane Jaio ekonomilariek ezinbesteko jardueren inguruko azterketa ekarri digute. Etxeratze agindua izan genuenean argi geratu zen zein lanbide prekariok izan zuen berebiziko garrantzia: supermerkatuetako langileak, banatzaileak… gehienetan feminizatutako lanpostuak eta prekarioak direnak. Osasunean lan egiten duten langileak ere ezinbestekoak izan dira, eta gaur egun lan baldintza hobeak eskatzen dituzte, gobernuak entzungor egiten duen bitartean. Saioaren bukaeran Argiako Pello Zubiria izan dugu gurekin COVID-19aren aurkako txertoen inguruan eginiko artikulua ekarri digu hizpidera.

Deskargatu hemen.

The post LANAREN EKONOMIA: Oinarrizko jarduerak indartzeko erronka first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Kritikal Blues: Beatriz Zaragoza - The Turtles

og. Urt 28 , 2021