SATELITEAK x 46

Published On 20 azaroa, 2020 | By Sateliteak | Sateliteak

Musika beltza jaun eta jabe 46. Sateliteak saio honetan. Izan ere, Dj Budin nafarrak hartu ditu Satelitearen kontrolak eta Hip Hopa, Funkya, Kunbia, Soula, Afrobeata eta antzerako doinu beltzez josiriko mix benetan fina prestatu digu. Aurkezpen gehiegirik behar ez duen dj eta disko kolekzionista honek nola ez, 7 pulgadako biniloekin egindako saio dotore bat utzi digu 45rpmtan. Saio hasieran ‘Rrucculla’ bizkaitarraren Ep berriko aurrerapena eta James Blake Britainiarraren lan berritik kantu bat jarri ditugu.

Comments are closed.